EGUNA: 2022/08/09-10
ABIAPUNTUA: Colle Bettaforca (2727m)
ZAILTASUNA:
Erraza (F+). Ertzera ateratzeko hormatua egoten ahal den malda bat gainditu behar da, 40 gradu izaten ahal dituena. Horrez gain, ertzean berean ere zati esturen bat dago.
DENBORAK:
- Colle Bettaforca - Rifugio Quintino Sella : 2 ordu eta erdi
- Rifugio Quintino Sella - Castor : 2 ordu eta erdi
- Castor - Colle Bettaforca : 3 ordu eta erdi
NOLA AILEGATU:
Italiako Aosta haranera joko dugu Chamonixetik Mont Blanceko tunela zeharkatuta. Aosta Turingo norabidean zeharkatzen duen autopistatik eginen dugu Gressoneyko bailararako sarrera harrapatu arte. Bailara hau goitiraino iganen dugu, bertan baitago Staffal herrixka. Staffaldik Bettaforcako lepora telekabina eta teleaulki bana hartu behar dira.
KRONIKA:
2018an egin nuen lehen aldiz Alpeetarako bidea eta orduko hartan eguraldi eskasak eta denbora falta zapore gazi-gozoa utzi zigun. Bigarrenez 2020an izan nintzen Dolomitetatik bueltan Saas-Fee eta Zermatt inguruan. Aurten plana proposatu zidatelarik zalantza guti izan nuen. Baldintza bakarra eguraldiaren arabera azken momentuan erabakitzea joan edo ez. Eta halaxe izan zen. Larunbatean azken iragarpenak begiratu eta astelehen goizean martxan ginen egun osoko bide luzea eginda Lyseko bailararen hondarreraino. 4000 metrotik goitiko mendietara igateko gure oinarrizko kanpamendua izanen zen aste batez.
2022/08/09
11:45 : Colle Bettaforca (2727m)
Bezperan autoan pilatutako neketik errekuperatzeko iratzargailurik gabe egin genuen lo Staffalgo erreka bazterreko aparkalekuan. Kafe bana terraza batean eta teleaulkien laguntzaz bat-batean 900 metro irabazi genituen.
Erritmo bizian egindako pare bat orduren ondotik gaua pasatuko genuen aterpetxe ederrean ginen. Handia da Sella eta arras erosoa. Jantoki zabala du eta garagardotan aukera zabala. Hori bai, prezioa ere halakoa da...
Glaziarretik metro eskas batzuetara dago eta arras hurbil ikusten da Castorreko gailurra. Arratsaldean berean igateko gogoa ematen zuen...
2022/08/10
5:55 : Rifugio Quintino Sella (3585m)
Bortzetan gosaldu genuen, presa handiegirik gabe, eta seiak baino lehen aterpearen kanpoaldean ginen. Zerua garbi, haizerik ez, egun bikaina genuen aitzinetik...
Glaziarrera hurbildu, kranpoiak jantzi, sokatik lotu eta goiti abiatu ginen.
Glaziarra segidan tentetzen da eta malda erraz batetik egiten dira lehen metroak inolako zailtasunik gabe. Egunsentiak momentu magikoak dira inguru hauetan: eguzkiaren kolore gorrixka, hotza aurpegian, aire garbia...
Mantso-mantso, inguruaz pauso bakoitzean gozatuz, ertzaren azoiko maldara ailegatu ginen. Argazkiaren eskuineko aldean ikusten diren harkaitzetatik igaten da arrastoa. 40 bat graduko malda izanen du gehienez ere, baina guk horma pixka bat harrapatu genuen eta horrek pixka bat zailtzen zuen.
Maldaren goitiko harkaitzetatik Naso del Lyskamm mendia eta bertara ailegatzeko glaziar arrakalatsua aitzinean genituen.
...baita Lyskamm mendi dotoreak ere.
7:02 : Felikhorn / Punta Felik (4087m)
Puntu horretatik goiti ertz hasten da. Lehen zati bat Felikhorn tontortxoraino.
4000 ofizialen artean sartzen ez den gailur honetan gelditu ere ez ginen egin kasik. Parean genuen Castorrera eramanen gintuen azken zatia...
Malda bat igan eta goitiko gandor zatian sartu ginen...
Hortik gailurrerako bidean sasigailur bat gainditu behar da.
Jaitsiera motz bat eta benetako gailurra eskura genuen. Gandorra erraza da, arrastoa duelarik behintzat. Zatitxoren batean zerbait estutzen da, baina arazorik gabe gainditzen da.
Azken metroak gibelean gainditutako gandor zatia genuela...
Cervino eta Weisshorn inguruak gailurretik...
Quintino Sella aterpea beheitisko gelditzen zen...
Tarte bat hartu genuen gailurraz gozatzeko, baina luze gabe ekin genion itzulerari. Gure helburua glaziarren zatitik ahalik eta lasterren ateratzea zen. Egunak aitzinera egin ahala arrakalak gainditzeko zubiak gero eta ahulagoak izaten dira eta hobe da goiz ibiltzea.
Gandorra di-da zeharkatu eta malda beheiti abiatu ginen... Orduantxe zeharkatu genituen Sellatik goiti zihozen gehienak.
Ertz azpiko malda hormatua eta arrakalak gainditu eta zati segurura jaitsi ginen berehala. Lanak eginak zeuden! Lehen mendia sakelara!
Gibelean Castor dotorea...
...eta aitzinean Sella kokatua dagoen bizkarra. Paraje hauetan Pirinioetan ez bezala, mundu guzia zure zangopean duzun sentsazioa arras nabaria da.
9:09 : Rifugio Quintino Sella (3585m)
7:35 : Castor (4225m)
...eta tontorra zapaldu genuen! Aski kontent ginen, han gainean bakar-bakarrik... Guide d'Ayas aterpetik igaten ari ziren alpinistak oraindik ez ziren ailatuak eta Sellatik abiatutako gehienak Lyskammera joanak ziren.
Aterpera bueltan egonaldi luzea egin genuen dena bildu eta eguzkitan goxo egoteko.
Pena pixka batekin egin genuen beheitirakoa, baina zorionez mendigunearen ekialdean bertze hiru egun pasatuko genituen.
Aterpetik beheirako ertz zatia ikusgarri zegoen lainoen gainean...
Bezperan baino jende gutiagorekin... Egia erran, uste baino jende gutiago harrpatu genuen lehen mendi honetan.
Gozatzen...
Berriz ere bederatzigarren bideari segituz eginen genuen teleaulkirainokoa...
11:25 : Colle Bettaforca (2727m)
Eta horraino Castorrek eman zituenak. Alpeetako egonaldia bikain hasi genuen eta biharamunetik aitzin bertze saiakera bat eginen genuen Signalkuppe inguruan.
BIDEOA:
Olé! Vaya verano llevas!!! 👏👏👏
ErantzunEzabatuSe acabó lo bueno ya... Pero si, ha sido un verano espectacular.
Ezabatu