EGUNA: 2022/08/03
ABIAPUNTUA: Col de Portet (2215m)
ZAILTASUNA: Erraza (F)
DENBORAK:
- Igoera: 2 ordu eta erdi
- Jaitsiera: 2 ordu
NOLA AILEGATU:
Pirinioen paraleloa den A64 autopistan barrena joanen gara 16. irteeraraino, hau da, Lanemezango irteeraraino. Hemen hegooalderantz, Arreau eta Saint Lary herrietara joanen gara Vallee d'Aure haran ederrean goiti. Saint Lary herritik eski estaziorako bidea hartu behar da eta Saint Lary 1900 sektorera zuzendu. Sektore honetako aparkalekura ailegatu baino lehenxeago eskuimetara izanen dugu Porteteko lepora igateko bidea.
ARRASTOA:
Powered by Wikiloc
KRONIKA:
Abuztuko lehendabiziko asteko Pirinioetako egonaldiko triptikoa ezagun zahar batean hetsi genuen. Aitzineko bi mendiek bezala, lakuz inguratutako inguru ederra eskaintzen du mendi honek eta gainera aise gutiago ibilita. Goiz pasa bat egiteko plan bikaina!
8:52 : Col de Portet (2215m)
Presarik gabe abiatu ginen hirugarren egunean, ez baikenuen etapa luze eta gogorrik aitzinetik. Lepotik beretik abiatzen den pistatik eman genituen lehendabiziko urratsak.
Aterpean kafe bat hartzeko geldialdia egin genuen. Egurrezko aterpetxo hau leku bikaina da gaua pasatzeko, gehienbat neguan. Ea laster itzultzen garen alde honetara eskiz...
Geldialdi luzearen ondotik berriz ere goiti...
Goitiko lakua eskuinetara utzi genuen...
...eta Bastaneteko lepora zuzendu ginen.
11:02 : Col de Bastanet (2509m)
Lepora malda tenteago batetik igan ginen... Bertze isurialdean Campana de Cloutouko aterpe inguruak daude, leku polita hura ere.
Ezkerretara biratu eta azken zatiari ekin genion. Lehen zatia bidexka erosotik...
Mendiaren goitiko zatia malkartsua da, baina argazkian ikusten den bezala ipar aurpegia diagonalean zeharkatzen duen bidexkatik aparteko zailtasunik gabe egiten da.
Esposizio pixka bat du bideak puntu horretan...
Azken metroak...
11:25 : Pic de Bastan (2715m)
Jende dezente ibiltzen den gailurra da Bastan, baina guk kasualitatez guretako izan genuen oso-osorik.
Neouvielle eta Ramougn tontorretik...
Ouleko lakua... Hortik goiti ere bide bat igaten da inguru honetara.
Campbieil, Badet, Pic Long...
Gailurreko egonaldiaren ondotik bide beretik itzuliko ginen autora...
Bastango lakuetara jaisten, parean Pichaley mendia genuela.
Eskiatzeko mendebaldeko aurpegi interesgarria du Pichaleyk...
12:49 : Refuge de Bastan (2255m)
Subisteis hasta el Col del Portet en coche? No está cerrado? que chula es esa zona!
ErantzunEzabatuSe puede subir hasta las 8 de la mañana o después de las 16...
Ezabatu