EGUNA: 2023/03/01
ABIAPUNTUA: Chalet Pedro (991m)
ZAILTASUNA: S2
DENBORAK:
- Chalet Pedro - Okabe : Ordu eta erdi
- Okabe - Nekexareko etxola : 15 minutu
- Nekexareko etxola - Oraateko lepoa : Ordu bat
- Oraateko lepoa - Chalet Pedro : Ordu bat
Iratira joateko Donibane Garazitik Donazaharrera joanen gara eta
hemendik Iratiko ipar eskiko pistak dauden ingurura igotzen den
errepidea hartu behar da. Burdinkurutzetako mendatea igo eta bertze
aldera jaitsiko gara, Bagargiko lepoa ezkerretara utzi eta zuzen segituko dugu Chalet Pedro jatetxearen aparkalekuraino.
ARRASTOA:
Powered by Wikiloc
KRONIKA:
9:28 : Chalet Pedro (991m)
Ordubete eskasean etxetik abiapuntuan ginen. Autoa utzi eta GR10aren bideari segituz abiatu ginen.
Gailurrean ez ginen aunitzik egon, tenperatura arras hotza baitzen.
Lehen jaitsiera mendiaren hego-mendebaldeko maldak bilatuz egin genuen. 400 bat metroko jaitsiera polita da Nekexareko etxolaraino.
11:12 : Nekexareko etxola (1053m)
Etxolaren ondoan berriz ere foka-larruak paratu eta ailegatutako bidetik itzuliko ginen.
Zeta zabalak marraztuz igan genuen jaitsitako malda ederra.
Gailurreraino itzuli ordez, GRT09 bidea pasatzen den pistan eskuinetara ginen eta Oraateko lepo aldera zuzendu ginen.
12:05 : Oraateko lepoa (1307m)
Lepotik bigarren jaitsiera eginen genuen Iratiko errekaraino. Lehen zatia baso batetik egin genuen eta gero pista zabalari segituz.
12:29 : Iratiko erreka / D18 errepidea (950m)
Errekaraino jaitsita, fokak berriz paratu eta elurtutako errepidetik goiti autoraino itzultzea bertzerik ez zen gelditzen.
13:03 : Chalet Pedro (991m)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina