2021/10/04

Alkurruntz (934m)

EGUNA: 2021/10/01

ABIAPUNTUA: Altzolako lepoa (522m)

ZAILTASUNA: Erraza

DENBORAK:
  • Igoera: Ordu bat
  • Jaitsiera: 45 minutu
NOLA AILEGATU:
Baztandik Dantxarineara doan N121B errepidea hartu behar da Otsondoko lepoan goiti. Lepoa gurutzatu baino pixka bat lehenago ezkerretara Orabidea auzora doan errepidetxo estua hartu behar da eta bertatik segitu 500 bat metrora Alkurruntz mendiaren azpian dagoen leporaino.

KRONIKA:
Baztanen iparraldean kokatua dago Alkurruntz eta bere altuera nahiko apala bada ere, ikuspegirik onenetarikoa duen mendia dela erraten ahal da. Kokapenagatik kostaldetik Pirinioetaraino zabaltzen irekitzen den bista zabala eskaintzen digu; eta autotik duen hurbiltasuna dela eta, ilunabar batez igotzeko mendi arras egokia da.

18:38 : Altzolako lepoa (522m)
Arratsaldeko lasterka saioa eta gero erabat inprobisatutako plana izan zen. Autoa hartu, Otsondo ingurura hurbildu eta Alkurruntz aldera abiatu nintzen bertan eguzkia sartu orduko egoteko.


 

Lepoa gibelean uzten...

 

Lehen malda belardi gainetik gainditzen da, bidexka markaturik gabe.

 

Aizpitza eta Auza inguruak lehen zati honetatik...

 

Lehen malda igota bizkar honetatik gailurra bistaratzen da. Berez bideak gailurra mendebaldetik inguratzen du, hegoaldetik bertara igotzeko.

 

Ni zuzenean igo nintzen, iparraldeko ertz harritsutik...


Malda tente bat gaindituta arrokazko irtengune bertikal bat eskuinetik inguratu eta harrizko blokez osatutako ertz errazetik egin nituen azken metroak.


Orabidea, Atxuria eta Larrun gailur ingurutik... Postal bat iduri zuen...


19:13 : Alkurruntz (934m)

Eta gailurrera ailegatuta ilunabarraren kolore besta hasi zen. Astira ailegatu nintzen ikuskizunerako, dena niretako bakarrik!


Auza, Erratzu eta Amaiur inguruak kaskotik...


Urrunean Orhi eta Auñamendi ere ageri ziren, sutan arratseko izpi gorrixkekin...


Kolore laranjaz margotu zen zerua...


Mendiak udazkeneko iratze marroixka eta arratseko kolore gorrixkekin zoragarri zeuden. Zer momentua...


Auza, Gorramendi, Gorramakil...


Azken izpiak...


Baztangoizako kuartela, jadanik karriketako argiak piztuta.


Jaitsiera bide arruntetik egin nuen, hegoaldera jaitsi eta mendia inguratuta. Tartean tunel honen ate aitzinetik pasatu nintzen...


Zuretako lepo aldera jaisten da bidea.


Hortik eskuin biratzen da, Alkurruntz mendebaldetik inguratuz.


Ainhoa inguruak bidetik...


Irudiko menhirren ondoan ailegatu nintzen igoeran erabilitako bidera.


Alfonbra berdea lasterka jaistea bertzerik ez zen gelditzen autora itzultzeko.



20:11 : Altzolako lepoa (522m)
Gauak egunaren lekukoa hartzen ari zitzaion momenturako autoan nintzen bueltan, bizi garen inguru eder honek eskainitako aukeretako bati zukua aterata.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina